top of page

Ongi etorri gure eskolara!

Ikasturteak

 

Gure eskolak haur hezkuntzan bi ziklo eskaintzen ditu:



  • 2-3 urte

  • 4-5 urte

  • Lehen Hezkuntzan 6 urtetik 12 urte arte eskeintzen dugu

Ongi etorri! Gasteizko Kalimero Herri Ikastetxeko web orrialdea da hau. Gure lanak, jarduerak, jolasak, jaialdiak eta beste kontu asko ezagutu ahal izango dituzu hemen. Zatoz! Sar zaitez Kalimero Ikastetxean.

 

 

Nortzuk gara?

 

Eskola publikoa, familia gazteez osatua, auzo berri batean kokatua, auzoarekin batera hazten dabilena, inguruarekin harremanak izateko prest dagoena.

 

Eskolak aurrera eramaten dituen balioak:

 

  • Eleaniztasunaren alde apustua egiten da. Euskara harremanetarako hizkuntza eta ikasketa hizkuntza da. Ikastetxeak euskal kultura eta euskalduntze prozesua bultzatzen ditu.

  • Ikastetxeak XXI. Mendeko gizarte anitz eta demokratikoan bizitzeko dagozkion baloreak bultzatzen ditu (partehartzea, elkartasuna, errespetua, elkarrizketa giroa...)

  • Ikastetxea laikoa definitzen da, beraz, erlijioarekin erlazionatutako gaiak ikuspegi historiko/kultural batetik soilik aztertuko dira. Era berean onartzen da fenomeno erlijiosoak duen eragin soziala eta beronen heziketarako eragina, baina doktrinamenduak ez dute sartzerik izango gure eskolan. Hala ere, mota honetako heziketa nahi dutenak inguru sozialean aurki dezaten laguntzen du.

                                                                                        (Zabalgana Eskola)

 

 

Testuingurua:

 

Zabalganako eskola 2007 urteko irailean hasi zen martxan Meditrraneo Ibilbidean. 2007‐08 ikasturtean Haur Hezkuntzako bi gela irekigenituen, hala ere, denbora aurrera joan ahala ikasle koupurua eta gela kopurua haundituz joan da,  HHeko 6 gela egon arte, algia etapa guztiak egon arte. 2010 ean Lehen Hezkuntza sartzen hasi ginen, urte horretan 80 ikasle zeuden guztira. Urte honetan lortu genuen 2 lerroko ikastetxea izatea, bai HHn, bai LHn.

 

Gure ikastetxeak D eredua eskaintzen duen eskola publikoa eta laikoa da, hau da, euskeraz egiten ditugu harremanak kanpo agenteekin ( dakiten familiekin, beste ikastetxeekin, elkarteekin…), baita gure artean ere.  Gobernuak ematen ditizkigu diru laguntzak, baita langileak ere eskaitzen dizkigu, alegia, hauek oposaketen bidez sartzen dira lanean.

 

Gau egun eskaintzen dugun hezkuntza 2 urteetatik 12 urte arte doa, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkna barnebiltzen. Izan ere, oraindik ere hazkuntza prozesuan gaude eta LHko 4.maila arte daukagu.

 

KALIMERO ESKOLA

bottom of page